Skip to content

Nor gara?


Gure proiektua

Irukom 2022an sortu bada ere, hemezortzi urteko esperientzia dugu kazetaritza, komunikazio eta euskalgintza arloko proiektuetan.

Urte horietan guztietan asko aldatu da komunikazioaren mundua, eta etenik gabe eguneratzea eta formatzea eskatzen duen arloa da.

Eta horrela lan egiten dugu Irukom-en, diseinu eta komunikazio arloko azken joerak ezagutuz, etenik gabe ikasiz, eta dakiguna elkarbanatuz.

Zure proiektuari dagokionean ere kezka horiek badituzu, ez ezazu zalantzarik izan, jarri gurekin harremanetan!!!

Gure bizimodua

Lanean eta eguneroko bizimoduan ez gabiltzanean, furgoneta hartu eta bidaiatzea da gure zaletasunik handiena. Horrela sortu zen, 2014an, EHfurgo proiektua. Blogaz gain, sare sozialetan ere zabaltzen ditugu edukiak, eta leku eta jende asko ezagutzeko balio izan digu, bai Euskal Herrian eta baita hemendik kanpo ere!!